Ibaiaren inguruko eskualdean nagusi den jarduera nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren alorretakoa da; batez ere pinu birlandaketak atzeman daitezke, baita eukalituenak ere, baina ez hainbeste. Bertoko basoaren aztarna txikiren batzuk baino ez, hots, harizti eta baso mistoren bat; kantauriar isurialdean ohikoak diren artadien aztarnak ugariagoak dira. Berez estua den ibarra soroz beteta dago.Aulesti eta Lekeitio dira arroko biztangunerik behinenak; eskualdeak ez du biztanle askorik, industria ere urria da.