Garai batean guardia zibilak baserriz baserri ibiltzen ziren firma bila, holako edo halako baserriraino iritsi zirela ziurtatzeko. Halako batean, usurbilgo baserritar batek ikusi omen zituen guardia zibilak bere baserrirantz etortzen eta neskameari esan zion: “Aizan, guradia zibilak zatoztin eta firmatuyen”. Eta neskameak: “Ez nik! Nik erropa plantxatu behar det orain”. “Kaguen sos!”, esan zuen orduan gure baserritarrak, ez baitzakien ia gazteleraz, “neronek hartu beharko ditut ba!”. Guardia zibilak atera iristen ari ziren bezala hortxe ateratzen da gure gizona beraiengana eta zera esaten die: “!Holaaa! !Buenos días!!Buen tiempo!” eta jarraian: “nik esan behar dittudanak esan dizkit, hortik aurrerakuak zeok esan beharko dittuzue!