Zumarraga eta Urretxu aldera erakusten duen gurutzea da mendi honen ikurra eta gurutze bera da buzoia osatzen duena ere, metro batzuk gorago. Aldapa gogorrak ditu Urretxu aldera, pinudietan barrena, baina beste leku askotan ez bezala pindudiak nahiko garbi daude eta erraz ibil daiteke bertan, harrasto egokiena aukeratuz. Gurutze handitik tontorrera 500 m. eskas izango dira, baina gandorrak aurrera jarraitzen du, nahiko eroso ibiltzeko moduan, hainbat mendi mutur gaindituz. Horiek denak gaindituz gero Trekutzeko lepoa eta atsedenlekua dugu IMan. Urretxu / Zumarraga eta Irimoren artean, berriz, erdibidean, Santa Barbara ermita eta atsedenlekua, jai egunetan jendea asko biltzen duen lekua. UrteBerri egunean jedne asko biltzen omen da tontorrean, urte berriaren etorrera ospatuz salda beroa hartzeko.