Loriak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi diodanik
ez da munduban beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet
ikusi gabe aste bat,
biyotz guztira banatutzen zait,
halako gauza triste bat.
Nere betiko pentsamenduba
nere kontsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egiya;
zu baziñake arbola eta
ni baldin banintz txoria,
nik zu ziñakeen arbol hartantxen
egingo nuke kabiya.