Tamainu ertaineko arroa dugu, 81 km² baino zeozertxo gehiago baitu. Lea ibaia, 20 km inguruko luzera duena, Oiz mendiaren (1.029 m) iparreko maldetan sortzen da, pike jaisten diren errekasto ugarik Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzen ubide nagusia izango denean bat egiten dutenean. Hortik aurrera ibaiadar gehiago jasoko ditu; azpimarragarrienak eskumaldetik itsasten zaizkionak dira, Motroilo menditik (592 m) datorren Oiz, Aulesti baino zerbait lehenago ubide nagusiarekin bat egiten duena, esaterako; edo Urio ibaia, Bedartzanditik (699 m) datorrena; azken hori Lekeition itsasoratu baino zerbait lehenago batzen zaio Leari.