Bizkaiak ekialderen daukan arroa dugu; azaleraren aldetik ertaina dela esan behar da, 172 km² ditu. Artibai ibaiaren luzera 20 bat kilometrokoa da eta H-IE norabidean da hedatzen, Lea arroaren paraleloan, alegia. Arro honen jatorria errekastoen bi multzotan aurkituko dugu, Oiz menditik datorren bat (1.029 m, hegoaldean) eta Urko (793 m, ekialdean), hurrenez hurren; bi multzo horiek Markinan egiten dute bat, herri horretan ubide nagusia ondo zehaztuta dago. Hortik aurrera ibaiadar garrantzitsu bakarraren ura jasoko du, Amailoarena, alegia. Amailoaren urak eskumaldetik hartzen ditu, noneta Aspiltza hirigunea zeharkatu eta gero.