Arroaren goi eta erdiko ibilguetan, biztanleen jarduera nekazaritza eta abeltzaintzaren alorretakoa da; hainbeste pinu eta eukalitu birlandaketa ere atzeman daiteke. Arroaren alderdi honetan badaude biztanguneak: Olabarrieta, Abellaneda, Mercadillo eta Galdames. Biztangunerik aipagarriena itsasoratzen den lekutik hurbil dago, Muskiz, hain zuzen, baita industri jarduera oso garrantzitsua ere (petrokimikoa eta petrolio birfindegia).